XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arno Stern-en espresioaren semiologia eta arte modernoaren prozesu analitikoaren arteko erlazioaz Iñaki Zuazo Akesolo Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Bizkaiko Irakasle Eskola.

1. SARRERA Iragan Abuztuan Arno Stern gure artean izan zen.

Barnegunea erakundeak antolatutako Iniciación a la educación creadora ikastaroa ematera etorri zen Basaurira, bertan (1989) bere azken liburua lortzeko aukera ere izan genuelarik.

Arno Stern aspalditik genuen ezaguna umeen marrazki librearen aldeko lanengatik (1963) baina orain berri batekin datorkigu: 30 urtetan azterketa sakona egin ondoren marrazki horietan agertzen diren zeinuen semiologia osatu du, berak Espresioaren Semiologia deitzen duena.

Hain zuzen ere, bera da, 1985. urtean, IRSE (Institut de Recherche en Semiologie de l?Expression) erakundea sortu zuena.

Hala ere Arno Sternen Semiologia guztiz itsatsirik dago umea bere marrazkiak egiteko kokatzen den tokiarekin eta, baita, toki horretan ematen diren harremanekin.

2. ESPRESIOAREN TOKIA Toki horri Closlieu deitzen dio, hau da, barruti itxia edo toki hertsia, intentzioaren eta kanpoko eraginetatik at, umearen espresio askearentzat toki egokiena izateko pentsatua den barrutia.

Ez arrazonatuaren emankizuna (espresioa) permitituko duen barruti arrazonatua.

Toki hau espazio berezi bat da, 6X3 edo 5X4 metrotako gela, 3,20 metrotako goiera, lau pareta, sarrera bat eta irteera bat.